Siglo XX Errezetak

Txangurru budina

pudin-txangurro     
  • 250 gr txangurru

  • tomate koilarakada 1
  • 500 gr esne-gain
  • 6 arrautza
  • gatza
  • piperbeltz beltza

Osagai guztiak txikitu irabiagailuaz (batidoraz) Edukia budinentzako ontzi batera bota eta labean maria bainuan egosi 180º ra 45 minututan. 

45 minutura itzali labea eta utzi budina mugitu gabe bere horretan ordu pare batez.

Paella (4 pertsonentzat)

paella     
  • 400 gr arroz

  • tipula 1
  • piper berde erdia
  • 5 pikillo piper (potokoak)
  • txistorra erdia
  • hirugiharra
  • salda

Barazkiak txikitu eta paella-ontzian berotu olio pixka batekin eta gatzarekin. 

Beste kazolan salda irakiten jarri: Arroz kantitatearen bi halako eta pixka bat gehiago. 

Barazkia egina dagoenean bota zatitutako hirugiharra eta txistorra eta utzi tarte batean.  Ondoren bota arroza, ondo nahastu eta irakiten egon den salda bota.  Egosi su txikian 10 minutuz.  Jarraian sua itzuli eta tapa bat ipini; utzi 20 minutuz bere horretan. 

Txerri saiheskia Oporto erara (4 pertsonentzat)

costilla-cerdo     
  • 1,5 kg txerri saiheski

  • 3 tipula
  • azenario 1
  • piper gorri erdia
  • piper berde erdia
  • porru 1
  • tomate ontzi erdia
  • baso 1 oporto–ardo
  • baso 1 ur

Zatitu barazkiak zati handitan eta eltze expressean sartu tomate, oporto ardoa eta urarekin. 

Saiheskia zatitu, gatza bota eta frijitu zartagin batean.  Ondoren sartu eltze expressera olio goilarakada bat botata eta sutan ipini 40 minututan txistu egiten duenetik (presio maximoan)

40 minutuak pasa ondoren saiheski zatiak atera eta barazkia txikitu irabiagailuaz (batidoraz) eta saiheskiari bora berriro.   Bukatzeko, su txikian ipini guztia 30 minutuz. 

Usoa saltsan (4 pertsonentzat)

paloma-salsa     
  • 4 uso

  • 2 txokolate-ontza
  • 5 tipula
  • piper berde 1
  • piper gorri erdia
  • porru bat
  • azenario 1
  • koñaka
  • ardo beltza

Usoak garbitu, lotu, gatza bota eta gorritu zartagin batean.  Eltze expressean ipini barazki guztiak eta 4 usoak eta frijitu dituguneko zartaginetik olio pixka bat bota. Eltzea sutan ipini 45 minutuz txistu egiten duenetik. 

Denbora hau igarotzean atera usoa ontzi batera eta xukatutako barazkiak beste batera.  Sutan ipini eta gorritu, koñaka bota eta flanbeatu.  Ondoren ardo beltza bota eta likidoa baporatzen denean lehen baztertu dugun salda bota.  Egosi guztia 30 minutuz,irabiagailuz txikitu eta koladore txinatarretik pasa.   Gehitu lotu gabeko usoak eta txokolatea eta su txikian eduki 45 minutuz.  Gatz pixka bat bota.

Txipiroiak bere tintan (4 pertsonentzat)

chipirones-tinta     
  • 20 txipiroi

  • 5 tipula
  • piper gorri erdia
  • piper berde erdia
  • tomate koilarakada 1

Barazki guztiak zatitu zati ez oso txikitan eta kazolan ipini olio eta gatzarekin.  Sutan 30 minutuz eduki ondoren eta barazkia ura botatzen hasten denean gehitu tomatea.  Irabiagailuaz (batidoraz) txikitu dena eta ondoren koladore txinatarretik. 

Olio pixka bat eta aurretik garbitutako txipiroiak bota beste kazola batera.  Su txikian utzi eta ura botatzen hasten direnean eta gorritzen ari direnean, aurretik egindako salda bota eta tinta.  Su txikian egosi ordu eta erdiz eta gatz pixka bat bota. 

Arroz-esnea

arroz-con-leche     
  • 750 gr esne

  • 250 gr esne-gain
  • 80 gr arroz
  • 100 gr azukre

Kazola batean ipini esnea eta esne-gaina.  Irakiten hasten denean gehitu arroza eta irakiten utzi su txikian.  Mugitu noizean behin egurrezko koilara batez. 

20 minutu igaro eta gero azukrea bota eta beste 10 minututan egosten utzi, noizean behin nahastu.